Euskal Editoreen Elkartea (EEE), 1984an sorturiko elkartea da, euskaraz argitaratzen duten argitaletxeak biltzen dituena. Euskarazko argitalgintzaren sustapena eta zaintza ditu helburu nagusi, eta, horiekin batera, elkartekideen babesa, ordezkaritza eta koordinazioa.
Harremanetarako
Zemoria 25, DONOSTIA
Tel.: +34943292349| Faxa: +34943277288
e-posta
Azokak 2010
Euskal Editoreen Elkarteak 2010ean azoka hauetan parte hartuko du bere azken nobedadeekin:
- Bologna Fiere martxoak 23-26
- Liber irailak 29-urriak 1
- Frankfurt urriak 6-10
- Guadalajara, Jalisco azaroak27-abenduak5
- Durango
-EUSKADIKO AZOKEN EGUTEGIA hemen
-NAZIOARTEKO AZOKEN EGUTEGIA 2010 hemen
-Liburu bat aurkitzeko ISBN datu basean ISBN (International Standard Book Number)
Albisteak
Igela argitaletxea bazkide egin da
2010-02-01
Durango azokaz geroztik Euskal Editoreen Elkarteak bazkide berria du, Igela argitaletxea. Ongi etorria Igela argitaletxea
Elkarrizketa DVn elkarteko presidenteari
2010-01-19
Urteurrenaren arira, elkartearen iragana eta etorkizuna aztertu ditu Jorge Gimenezek Nerea Azurmendi DVko kazetariarekin. elkarrizketa irakurri


