Helburu eta jarduera nagusiak
Bazkideen interesak babesteaz gain, euskal liburua eta irakurzaletasuna sustatzea dira Elkartearen xede nagusiak.
Ugari dira helburu horiek lortzeko Elkarteak bideratzen dituen jarduerak. Horietan aipagarrienak, honako hauek dira:
- Durangoko Liburu Azokaren antolatzaileekin lankidetzan, aipatu azoka urtez urte hobetzeko eta sendotzeko irizpideak ematea eta azokaren jarraipenean parte hartzea.
- Nazioarteko liburu azoka nagusietan (Liber eta Frankfurt) parte hartzea, euskal literaturarentzat gainerako hizkuntzen merkatua zabaltzen laguntzeko asmoz.
- Literature Across Frontiers (LAF)erakundeko kidea
- Euskal Liburuaren zabalkunderako jarduerak sustatu eta Eskubideen katalogoak argitaratu.
- Irakurzaletasuna sustatzeko xedez, eta euskal hedabide publikoekin lankidetzan, euskal liburuari buruzko saioak antolatzea eta kudeatzen laguntzea.
- Editoreen Galeusca-ko kidea da.
- Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua erakundeko kidea.
- CEDRO erakundearen entitate kolaboratzailea da
