« Back

Editoreen Galeusca Lleidan: ONDORIOAK

2008-05-30  ¦  Elkartea

Associació d' Editors en Llengua Catalanak antolatuta Editoreen Galeusca ekainak 5, 6 eta 7an ospatu dugu Lleidan

Galegoz, euskaraz eta katalanez argitaratzen duten argitaletxeak Lleidan bildu ziren 2008ko ekainaren 6an eta 7an, GALEUSCAren baitan; bertan, liburuen sektorean eragiten duten gai garrantzitsuenak eta horiekin lotuta dauden argitalpenaren kultura-industriak aztertu eta eztabaidatu zituzten. Eztabaida horien ondotik, beraz, GALEUSCAren bidezko lankidetza egonkorra indartzearen garrantzia berretsi zuten, eta, horrez gain, honako hau ondorioztatu zuten:

ONDORIOAK

Argitaratzeko laguntzei dagokienez:

  1. GALEUSCAko lurralde ezberdinetan argitaratzeko ematen diren laguntzei buruzko informazio-trukaketarekin jarraitzea eta sistematizatzea.
  2. Kultura Ministerioari argitalpenerako laguntza-sistemak aldatzeko eskatzea, kultura-interesa duten baina merkataritza-bideragarritasun handirik ez duten lanak argitaratzeko pizgarri izan daitezen; laguntza horiek, gainera, liburutegietarako laguntza-sistematik apartekoak izan beharko dute.
  3. Eleaniztasuneko Europako komisarioarekin elkarrizketatzea, eta bitartekoak jartzea liburuak argitaratzeko ematen diren laguntzei hizkuntzartekotasunaren eta kulturartekotasunaren ezaugarriak emateko; horrela, egungo mugakidetasuna gaindituko da.

Testu-liburuen doakotasunari dagokionez:

  1. Curriculum-edukiak paper-euskarrian jasotzeak duen garrantzia ere aitortzeko eskatzea.
  2. Nahigabea adieraztea, aurreko GALEUSCA egin zenetik hiru urte pasa ondoren, egin diren hainbat azterketa teknikotan orduan liburu-sektore guztietarako aurreikusi ziren ondorio negatiboak –bakoitzaren hizkuntzan egindako curriculum-materiala bermatzeko arazo larriak sor zitzaketenak– berretsi egin direlako.

GALEUSCAko argitaratzaileen arteko trukeari dagokionez:

  1. Tituluak, egileak eta proiektuak trukatzean, GALEUSCAn sartuta egoteagatik sortzen diren sinergia guztien alde lan egiteko nahia agertzea.

    GALEUSCAko kulturek kanpoan duten islari dagokionez:

  2. Galegoz, euskaraz eta katalanez adierazten diren kulturak kanpoan sustatzeko, guretzat guztiz garrantzitsua da alor honetan ere aipatutako kultura horien espezifikotasunari eustea; horrenbestez, nazioartean sustatzeko bideak sakontzeko konpromisoa hartzen dugu, munduari gure kulturen ikuspegi garbia eta gure berezko ahotsa desitxuratzen duten eskema uniformatuetatik aldendua emango diena.

Lleida, 2008ko ekainaren 7a.